Informazio orokorra


Ongi etorri Zamudioko Udal Ludotekara.

Espazio eta zerbitzu honen xede nagusia 5-12 urte bitarteko zamudiotarrak aisialdian hezitzea eta euren garapena eta sozializazioa erraztea da. Ludoteka 5-12 urte bitarteko Zamudioko umeei zuzenduta dago. Eskaintzen den espazioa aisialdirako garapena sustatzeko, ondo pasatzeko eta hezkuntza bultzatzeko dago bideratuta.

Zamudioko ume guztiei zerbitzu onena eskaintzeko asmoz, Ludoteka bi gunetan banatuta dago, adinka duten beharrak eta nahiak asetzeko:

 -Txikiak: 5-7 urte
 -Handiak:8-12 urte

ORDUTEGIA
Irailetik ekainera
Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:30etara

Kanpaina berezia
Aste Santua eta Gabonak 10:30etatik 13:00era

HARREMANETARAKO
Telefonoa: 94 602 37 57
Helbide elektronikoa: zamudiokoludoteka@gmail.com

LAN TALDEA
Begoña eta Ziortza

HELBIDEA
Oiz kalea 4 (Eskola zaharrak), Zamudio (Bizkaia) 48170